Erreglamendua

Filatelia-erakusketa nazionala

I. Kapitulua

Antolakuntza, tokia, data, babesa eta erreglamendua.

 

1. Artikulua

55. Estatuko Filatelia-Erakusketa  (EXFILNA´2017) – Espainako Filatelia-Lehiaketa, 2017ko urriaren 9tik 15era Portugaleten ospatuko da. Portugaleteko Filatelia-Elkarteak antolatuko eta Portugaleteko Udalak, “Sociedad Estatal Correos y Telégrafos”-ek, “Real Casa de la Moneda”-k eta FESOFI-k babestuko dute.

EXFILNA´2017-k Federation of European Associations-en onarpena du. Erakusketa Zubi-Alde Polikiroldegian eta “Santa Clara” kultur-zentroan egongo da.

FESOFIko Delegatuaren ikuskapenaz gain, Portugaleteko Filatelia-Elkarteak Komite Antolatzailea ere sortu du antolatzeko, egiteko eta funtzionamendu egoikia izateko.

 

2. Artikulua

Erreglamendu honetaz gain Filatelia Nazioarteko Fedezarioaren Erreglamendu Orokorrak eta FESOFIko Erakusketarako Erreglamendu Orokorrak ere eraenduko dute. Horretaz gain, FESOFIko delegatuaren gainbegirada izango dugu.

 

II. Kapitulua

Onarpen-baldintzak

 

3. Artikulua

Erakusketan estatu mailako lehia bultzatuko da. FESOFIko edozein elkartetako kidek parte har dezake aurtengo federazio-txartela badu, horretarako, txartelaren fotokopia aurkeztuko izena emateko orriarekin batera. Erakuslari bakoitzak bi bilduma gehienez aurkez ditzake pertsona batengatik, edo hiru bilduma familia bakotzagatik. K Taldeko parte-hartzaileak, Filatelia-Literaturakoak, baldintza hauek ez dute bete behar.

Halaber, EXFILNA´2017 erakusketan Fédération Française des Associations Philatéliques eta National Federation of Hungary Philatelists-eko kideek parte har dezakete.

Espainako parte-hartzaileek bai erderaz bai edozein hizkuntz koofizialez aurkez dezakete. Ingelesez ere aurkezteko aukera “Plan en español” delako orriaren bidez aurkez daiteke. Beste estatuko parte-hartzaileen aurkezpena ingelesez edo frantzesez izan behar dira.

 

4. Artikulua

Bildumek EXFILA´2017 erakusketan parte-hartzeko Erakusketa Nazionalean aurkezteko palmaresa behar dute. Lehenengo aldiz edo aurreko erakusketetan puntu nahikoak lortu ez zutenek inskripzio-orriarekin batera Lurraldeko Komisarioak edo Lurraldeko Federazio Presidenteak sinatutako ziurtagiria bidali behar dute bildumaren kalitatea ziurtatzeko. Erakutsitako materiala erakuslariarena izan behar da, ezin izango du zigilu faltsurik ez manipulaturik ezta FIP-ek onartugabekorik ere, erakusten den orrian seinalatuz salbu.

5. Atikulua

Erakusketan onartutakoak klase hauetan bildutakoak izango dira:

“I. KLASEA”. OFIZIALA

Espainako Correo-rako, Posta Museorako, zigilu-inprimatzaileentzako, Epaimahaikideentzako edo Antolakuntzak gonbidatutako bildumalarientzako erreserbatua.

“II. KLASEA”. MAESTRA

Klase hau azken hamar urteotan Erakusketa Nazionaletan urre handizko hiru medaila sarituak izan diren bildumentzako edo FIP kategoriako erakusketan urrezko medaila eta urre handizko medaila lortu duten bildumentzako erreserbatua da. Beraien artean lehiatuko dute.

Horretarako, urtetik medaila bat baino ez da kontuan hartuko. Klase honetan hiru inskripzio edo gehiago egon behar dira lehia izateko.

“III. KLASEA”. LEHIAKETA.

Beste parte-hartzaileentzat zuzenduta, talde eta azpitalde hauek izango ditu.

A Taldea: Betiko Filatelia

B Taldea: Postaren historia

            B.1. 1875 urtera arte (UPU-ren aurrekoa)

            B.2. 1875tik 1945 urtera arte

            B.3. 1945 urtetik aurrera

C Taldea: Filatelia tematikoa

D Taldea: Aerofilatelia

E Taldea: Astrofilatelia

F Taldea: Posta osokoak

G Taldea: Maximofilia

H Taldea: Filatelia fiskala

I Taldea: Filatelia irekia

J Taldea: Gaur egungo filatelia

K Taldea: Filatelia-Literatura

            K.1. Liburuak, ikerketak eta manualak, 2011ko urtarrilatik aurrera argitaratuak.

            K.2. Katalogoak, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera argitaratuak

            K.3. Aldizkariak eta kazetaritza-artikuluak, 2015ko urtarrilatik aurrera argitaratuak.

L Taldea: Posta Txartelak (Proba moduko Taldea))

“IV. KLASEA”: ERAKUSTALDIA.

Beste bildumentzat (filatelikoak ez direnentzat):  Klase honetan parte-hartzeko adostasuna aurrez Komite Antolatzailearekin hitz egin behar da.

 

III. Kapitulua

Inskripzioak, inskripzioaren eskubideak eta koadroen esleipena

 

6. Artikulua

EXFILNA´2017 erakusketan parte hartu nahi duten bildumazaleek bilduma bakoitzeko orria 2017ko maiatzaren 15ean baino lehen bidali beharko dute Lurraldeko Ordezkariaren bidez.

Erakuslariak erantsiko ditu:

1) Bildumaren inskripzioa egiteko orriaren fotokopia.

2) Beste Estatuko Erakusketan parte hartu badu, txosten bat azken aldaketak seinalatuz. Aurkezten ez bada aldaketarik ez daudela ulertuko da. Txosten hau abuztuaren 30ean baino lehenago aurkeztuko da Lurraldeko Ordezkariaren bidez.

3) Abuztuaren 30ean baino lehenago bildumaren kopia digitala bidaltzea gomendatzen da. PDF-a Epaimahaiari emango da erakusketa hasi baino lehen, beste pertsona edo instituzio bati eman barik, bildumazalearen baimenik ezean.

Filatelia-Literatura parte-hartzaileek, K Taldekoek, argitaratutako urtea eta azalaren fotokopia aurkeztu beharko dute.

IV. KLASEko bildumek aurkeztuko dute laburpen bat: bildumaren edukia, erakusketaren forma, behar duen tokia, argazki batzuk.

 

7. Artikulua

Onarpen-Komiteak,  Komite Antolatzaileak izendutakoak, 2017ko ekainaren 16ra arte bildumak ukatzeko edo onartzeko epea izango du, lehen bait lehen jakinaraziko dio erakuslari bakoitzari.

Behin betiko inskripzioa 2017ko uztailaren 1era baino lehenago jakinaraziko die erakuslariei.

 

8. Artikulua

Inskripzio-eskubideak 16 orriko koadro batengatik 10 eurokoak izango dira. Koadro bateko bildumakoak, ordea, 20 euroko eskubideak ordaindu behar du. Eskubide hauek ordaintzeko epea hamabost eguneko izango da behin betiko inskripzioa jakinarazten denetik kontatzen hasita.

K Taldekoek , Filatelia-Literaturakoek, hamabost euroko eskubideak ordainduko dute.

“IV Klaseko” bildumek ez dute ezer ordaindu behar.

 

9. Artikulua

Nazionaleko kategoriako , Vermeil Handikoa, palmaresatik gora duten bildumak 8 koadrotan behartuta jarriko dira, orain dela gutxi lortu dutenak izan ezik, FESOFI-ko arauen araberako bi urteko karentziaz aipatuz.

Palmaresa gutxiago dutenak bat, hiru edo bost koadrotan erakutsi ahal izango dira, Gaur Egungo Filateliakoak salbu, hiru edo bost koadrotan erakutsiko dira eta. Bat eta hiru koadroko bildumak hiru urtetan zehar baino ez dira erakutsi ahal izango.

           

IV. Kapitulua

Epaimahaia

 

10. Artikulua

EXFILNA´2017ko epaimahaia FESOFIko Epaimahai kidegoko erreglamenduak agintzen duen bezala aukeratutako kideek beteko dute. Lehenengo bileran Presidente, Presidenteordea eta Idazkaria hautatuko dute. Azken honi Epaimahaiaren Akta egitea dagokio.

 

11. Artikulua

Epaimahaiak erabilitako kriterioak FIP eta FESOFI-k jarritakoak izango dira. Medailak emateko kriterioak Nazionalako Kategoriarenak izango dira. Koadro bateko bildumei eta Filatelia Irekia-koei, FIP-ek dionen bezala, ez zaie medailarik emango.

L Taldearentzat, (Posta Txartelak) FEPA-k Atenasen 2015eko azaroan bilduma mota hauentzako onartutako arauak kontuan hartuko dira.

 

12. Artikulua

Epaimahaiak, bildumaren estrukturarekin edo aurkeztutako materialarekin bat partaidetza talde edo azpitaldetik alda dezake, Hau eginda, Komisariori jakinaraziko dio.

 

13. Artikulua

Epaimahaiaren erabakiak  kideen gehiengoak hartuko ditu, eta emaitza aldaezina izango da. Berdinketa egonez gero, Epaimahaiaren Presidentearen botoak erabakiko du.

 

V. Kapitulua

Sariak

 

14. Artikulua

·         Ohore Sari Handia: II. Klaseko bilduma onena.

·         Erakusketaren Sari Handia: III. Klaseko puntu gehien duen bildumarentzat.

·         Antonio Castellano Saria: III. Klaseko C taldeko puntu gehien duen bildumarentzat.

·         Komite Antolatzaileak jarritako Sari Bereziak.

·         Medailak eta Diplomak: Epaimahaiak emandako puntuen arabera.

·         Parte-hartzaileentzako diplomak.

·          

15. Artikulua

Kalifikazioak argitaratuko dira Epaimahaiak ezarriko dituenean.

 

VI. Kapitulua

Montaketa, Desmontaketa eta Bildumen Izultzea

 

16. Artikulua

Lurraldeko Komisarioek ekarritako onartutako bilduma onartuak 2017ko urriaren 8an 8:00ak izan baino lehen Komite Antolatzaileak izan behar ditu. Erakuslariek ekarri dituzten bildumak muntatzeko data eta ordua  erabakitzeko Komite Antolatzailearekin ados jarri behar dute. Beste modu batez bidaltzekotan, “Postal Exprés” erabiltzea gomendatzen da, “Portes Pagados” sistema erabiliz, azken eguna 2017ko urriak 3a izango da jasotzeko helbide hauetariko batera:

Asociación Filatélica de Portugalete                                                 Pedro Revilla Alonso

Portugaleteko Filatelia-Elkartea                                                         Gral. Castaños kalea, 97.3

Posta-kutxa 57                                                                                     48920 Portugalete

48920 Portugalete

 

17. Artikulua

Babes egokia mantentzeko bildumen orriak plastikozko funda transparentetan bidali beharko dira, hauek aurreko ataleko goiko izkinetatik batean zenbatuta egongo dira orden korrelatiboa mantenduz. Bildumen montaketa ezohikoa bada, eskema sinple bat bidali beharko dute aurkezpena egokia errazteko.

 

18. Artikulua

K Taldeko partaidetzak, Literatura Filatelikoak, bi kopia bidaliko dira 2017ko urriaren 1a baino lehenago. Bi kopia hauek ez dira itzuliko Portugaleteko Filatelia-Elkartegiko eta FESOFI-ko Liburutegian geratuko dira eta. Lan eta argitalpen legalak baino ez dira onartuko.

 

19. Artikulua

Komite Antolatzaileak montaketa eta desmontaketa egingo du, Lurraldeko Komisiarioaren edo bildumalariaren aurrean lehenago horrela eskatuz gero. Segurtasunagatik, EXFILNA´2017 erakusketa hasita ezinezkoa izango da materiala kendu ezta material berria jartzea ere.  Epaimahaiak edo Komite Profesionalak eskatuz gero, Erakusketaren Zuzendaritzak bildumen orriak altxatu ahal izango ditu beraiek aztertzeko; kasu horretan, Lurraldeko Komisarioa edota FESOFIko Delegatua egon behar da. Ez daiteke bildumik kendu Erakusketa bukatu arte, Antolakuntzak edo FESOFIko Delegatuak finkatu duen erakusketa desmontatzeko ordura heldu arte.

 

20. Artikulua

Komite Antolatzailea erakusketan edo antolaketan gertatutako osoko edo partzialeko kalte edota galtzeen aurrean ez da arduraduna izango, ezta manipulaketan edo bidalketan gertatutakoen aurrean ere. Nahiz eta materiala zaintzeko neurri beharrezkoak hartu, parte-hartzaileek  aseguruak sina ditzakete  komenigarriak iruditzen bazaizkie.

 

21. Artikulua

Literaturakoak izan ezik, bilduma guztiak igorleei bidalitako modu berean itzuliko dizkie “Portes Debidos” sistemaren bidez.

 

VII. Kapitulua

Azken Xedapenak

 

22. Artikulua

EXFILNA’2017 erakusketa antolatzen duen Komiteak, FESOFIko delegatuarekin batera, erreglamendu hau aldatzeko eskubidea erreserbatzen du, kasu horretan, lehen bait lehen jakinaraziko die erakuslariei.

 

23. Artikulua

Erreglamendu honetan agertzen ez diren gorabeherak EXFILNA´2017ko Komite Antolatzaileak ebatziko ditu.

 

24. Artikulua

Adiskidetsu ebatzi ez diren desadostasunak edo konfliktoak, EAE-ko Justizia Auzitegietan argituko dira. Erakuslariek beraien lurraldeei dagokien legeei espresuki uko egiten dute.

 

25. Artikulua

Erakusketariek, bete duten inskripzioaren boletina sinatzearen bidez, erreglamendu honen edukia onartzen dute.

 

26. Artikulua

Komite Antolatzailearen helbidea zera da:                        FESOFIko delegatuaren helbidea:

Asociación Filatélica de Portugalete                            José Antonio Arruego Sanz

Portugaleteko Filatelia-Elkartea                                    Asalto nº 69 3ºB

Posta-kutxa 57                                                                50002 Zaragoza.

48920 Portugalete

Posta Elektronikoa  a.f.portugalete@gmail.com